Zure ideiak. Gure sormena. Zentzudun teknologia.

ALKIMO INTERACTIVE

Teknologia bitartekoa baino ez da. Garrantzitsuena kontatu nahi duzuna da.

Alkimon urteak daramatzagu teknologiaren, diseinuaren eta interakzioaren arteko lotura aztertzen. Sormenak hobeto azaltzeko, hobeto erakusteko edo jakin-mina pizteko modu berriak aurkitzeko. Museoetan, industrian, turismoan, prestakuntzan edo erakusketa-espazioetan, teknologia balioa ematen duen tokian aplikatzen dugu, ideiak konektatzen duten esperientzia bihurtzeko.

KULTURGO!

Digitalizatu zure turismo-edukiak modu interesgarri eta erakargarrian.

GPS ibilbideak, audiogidak, 3D birsorkuntzak, errealitate areagotua, multimedia-elementuak eta askoz gehiago. Gure tresnak egungo teknologia guztiak zure bisitarien mugikorrean biltzen ditu. Orain web bertsioarekin eta APParekin. Sortu eta kudeatu zure edukiak leku beretik.

Gehiago jakin

3D INTERAKTIBOA BESTE BALIABIDE BAT DA DAGOENEKO

Funtzionamendua esploratzera eta hobeto ulertzera gonbidatzen duten bistaratze interaktiboak.

Aurkeztu produktuak, makineria, altzariak edo prozesuak modu erakargarriago eta intuitiboagoan. Gaur egun, 3D bistaratzaile interaktiboak zuzenean integra daitezke webguneetan, katalogoetan edo eskuliburuetan, bai ordenagailuan bai mugikorrean, aplikaziorik eta deskargarik gabe. Alkimon teknologia honetan espezializatuta gaude, eta gaur egun argazkien, renderren eta bideoen benetako alternatiba bihurtu da produktuak aurkezteko.

EUSKARRITIK HARAGO DOAZEN ESPERIENTZIAK

Dena ez da pantaila batean amaitzen. Esperientzia batzuek espazio bat hartu behar dute.

Batzuetan pantaila bat da irtenbiderik onena; beste batzuetan, esperientzia errealitate birtualaren edo areagotuaren, ibilbide murgiltzaileen, ukipen-euskarrien, proiekzioen edo interakzio-modu berrien bidez zabal daiteke. Proiektu bakoitza desberdina da, eta horrek irtenbide originalak esploratzeko aukera ematen digu, teknologiak ezohiko moduetan konbinatuz. Gauza berriak probatzea gustatzen zaigu!

DIBERTSIOA OSO SERIO HARTZEN DUGU

Jolastea, aurkitzea eta ikastea bat diren esperientziak.

Jolastea eta aurkitzea gauza beraren parte diren proposamenak sortzen ditugu. Ez gamifikazio hutsa: edukia da esperientziaren ardatza. Mekanikak diseinatzen ditugu parte-hartzaileek transmititu nahi duguna esploratu, ulertu eta barnera dezaten. Serious games eta proiektu gamifikatuak era guztietako euskarri, sektore eta publikoentzat: pantailako jokoak, GPS bidezko esperientziak, ginkanak, VR, AR eta askoz gehiago.

KULTURPLAY!

Gamifikatu zure eduki turistikoak eta kulturalak. Esperientzia goratu.

Zure edukietan oinarritutako abentura bat sortuko dugu. Istorio polita, pertsonaia gogoangarriak eta argitu beharreko misterioekin. Zure espazioak eskaintzen duen guztia ikuspuntu desberdin, didaktiko eta oso dibertigarritik.

KULTURPLAY! Proiektuak

ELORRIOKO UDALA TURISMO APLIKAZIOA

OIARTZUNGO UDALA ARDITURRI BIDE BERDEA

Gehiago jakin

PORTFOLIOA

Urte hauetan garatu ditugun proiektuen lagin txiki bat aurkezten dizugu. Teknologia, helburu eta sektore desberdinak, baina beti ilusio berarekin eta pixka bat harago joateko gogoarekin.

Cicerone

Turismoa kudeatzeko sistema

Cicerone

Mapa interaktibo batean oinarritutako turismoaren kudeaketa-sistema, eduki kudeagarriekin eta QR kodeen bidezko sarbidearekin.

Gehiago ikusi Cicerone

Bizitzako istorioak

Estimulazio kognitiboa · VR esperientzia

Bizitzako istorioak

Errealitate birtualeko esperientzia murgiltzailea, oroitzapen pertsonalen bidez estimulazio kognitibora bideratua.

Gehiago ikusi Bizitzako istorioak

Pioneroko sekretua

Serious game

Pioneroko sekretua

Dibulgaziozko eta sentsibilizaziozko serious game bat, fantasiazko mundu batean kokatua, gazteek enpresa bat sortzeko urratsei eta horren zailtasunari buruz ikas dezaten.

Gehiago ikusi Pioneroko sekretua

Arditurri bide berdea

Bideoa · KulturGO! · KulturPLAY!

Arditurri bide berdea

Arditurriko Bide Berdearen digitalizatzea, ingurunea modu dinamikoagoan ezagutzeko. GPSarekin eta eduki interaktiboekin eta multimediekin.

Gehiago ikusi Arditurri bide berdea

Kofradia-Itsas Etxea

Animazioa · App · Dibulgazioa · Web

Kofradia-Itsas Etxea

Kofradiaren helburuekin bat etorriz, aplikazio honen xedea da baxurako arrantza ezagutaraztea eta balioan jartzea, baita euskal arrantzaleei lotutako ezagutza eta kultura ere, eta jarduera jasangarri baten alde egiten duten ekarpena nabarmentzea.

Gehiago ikusi Kofradia-Itsas Etxea

Cyber Range

App · Datuen bisualizaioa

Cyber Range

Proiektu honetan Tknikaren Cyber Rangearen alde bisuala sortu genuen. Saioetara joaten zirenei lehiaketa jarraitzeko aukera ematen zien tresna multimedia.

Gehiago ikusi Cyber Range

Elorrio hiriaren sorrera

3D · Animazioa · Bideoa

Elorrio hiriaren sorrera

Elorrioko hiriaren sorkuntza berezia modu argi eta erakargarrian erakusteko sortutako 3D bideoa. Gidoitik hasita, amaierara arte guztiz garatu dugun proiektua.

Gehiago ikusi Elorrio hiriaren sorrera

Elorrioko turismo gida birtuala

KulturGO! · KulturPLAY!

Elorrioko turismo gida birtuala

Elorrion esperientzia turistiko bikoitza sortu genuen: KulturGO! eta kulturPLAY! -rekin, hiria ezagutzeko gida turistiko bat eta familia esperientzia bat sortu genituen.

Gehiago ikusi Elorrioko turismo gida birtuala

Etxaburu dorretxea

3D · Berreraikuntza · Interaktiboa · Web · WebGL

Etxaburu dorretxea

3D birsortze interaktiboa. Erdi Aroan sortutako eraikin bitxi hau bere garaian nolakoa izan ziteken aukera ematen duena. Esploratu dezakegu.

Gehiago ikusi Etxaburu dorretxea

Etxeitako artea

2D · Animazioa

Etxeitako artea

Garaiko esaera baten animazioa: Etxeitako arteak (Euskadiko nabarmenetarikoa), euri egunetan, 360 ardi ere babesten zituela dioena.

Gehiago ikusi Etxeitako artea

XVIII mendeko burdinola

3D · App · Berreraikuntza · Interaktiboa

XVIII mendeko burdinola

Mugikorraren bidez, erabiltzaileek errementariek metala lantzeko ematen zituzten pauso orokor berberak ematera bideratutako birsortzea.

Gehiago ikusi XVIII mendeko burdinola

Larringaneko haize errota

3D · Berreraikuntza · Interaktiboa · Web · WebGL

Larringaneko haize errota

Proiektu hau interesgarria da garai hartako haize-errotek nola funtzionatzen zuten ezagutzeko. Barne-mekanika osoa birsortu dugu.

Gehiago ikusi Larringaneko haize errota

Arrazolako bide berdea

3D · Berreraikuntza · Interaktiboa · Web · WebGL

Arrazolako bide berdea

Satelite-mapan oinarritutako interaktibo bat, non bertako meatzaritzako antzinako puntu esanguratsuenak birsortu ditugun.

Gehiago ikusi Arrazolako bide berdea

HIPCIA PROIEKTUAREN AURKEZPENA

FULSION SMART SYSTEMS, INGUMAK INDIE GAMES eta MONDRAGON LINGUA – ALECOP enpresek, ISEA ikerketa-zentroarekin batera, HIPCIA izeneko ikerketa-proiektu berritzailea amaitu dute: eduki Hipermedia Elkarrizketazko eta Adimendunak Sortzeko Sistema.

HIPCIA proiektua 2023 eta 2025 urteen artean garatu da.

Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailaren HAZITEK programaren barruan finantzatu da.

Europar Batasuna, Eskualde Garapenerako Europako Funtsa eta Eusko Jaurlaritza

GALDETU NAHI DUZUNA

Laguntzeko gaude.

GURE UNIBERTSOAN SARTUKO ZARA?

Larzabal 31, 1. solairua, 2-B bulegoa, 20100 Errenteria, Gipuzkoa